Sostengua Chromecast, ikutuzko ikusleihoentzat eta gehiago!!!

Ezaugarri berri interesgarri ugari gehitu dira azkenaldian SMPlayer-era. Orrialde honek guztien gainbegirada azkar bat emango dizu.


Sostengua Chromecast-entzat

17.1 bertsioak Chromecast-entzako sostengu esperimentala dakar. Orain bideoak bidali ditzakezu SMPlayer-etik zure Chromecast gailura, bai zure ordenagailuko tokiko agiriak eta baita TB kanalak bezalako onlineko jarioak edo bideoak YouTube, Dailymotion, Vimeo, Vevo eta beste asko bezalako guneetatik. Argibide gehiago.

Sostengua 2 -> 1-en ordenagailu ikutuzko ikusleihoekin

SMPlayer-ek orain 'tablet modua' barneratzen du, eskuragarri Aukerak menuan. Aukera gaitzen denean zerbait aldatzen da interfazean hortaz erraza da SMPlayer agintzea ikusleihoa ikutuz.

  • leihoen eta hizkien neurria handitu egiten da
  • bideoan zutika irristatuz bolumena aldatzen da, etzanean irristatuz bideoan bilatzen du
  • ikusleiho-osoko moduan ikutuz gaineko agintea erakusten du
Erabiltzaileak tablet modua aldatzen duenean Windows 10-eko ekintza gunean, SMPlayer-ek atzeman eta galdetu egingo du SMPlayer-en tablet modura ere aldatu behar den.

Bidali bideoa kanpoko ikusleiho batera

Orain bideoa ordenagailura elkartutako bigarren ikusleiho batera bidali daiteke, aplikazioa ordenagailuaren ikusleihotik agintzen den bitartean.

Aukera berri bat dago Bideoa menuan: bidali ikusleihora. Honek azpimenu bat erakusten du elkartutako ikusleiho guztiekin.

Ikusleihoetako bat 'lehen ikuslehioa' bezala etiketatzen da, zeina ordenagailuaren ikusleihoa da. Bideoa beste ikusleiho batera bidaltzen baduzu bideoa ikusleiho horretan ikusleiho-osoko moduan erakutsiko da. SMPlayer interfazea ordenagailuaren ikusleihoan jarraituko du, nondik bideoa agindu dezakezun (bilatu, bolumena aldatu, azpidatziak, irakur-zerrenda, ireki beste bideo bat, etab.) bideoa bigarren ikusleihoan erakusten den bitartean. Bideoa lehen ikusleihora bidaltzen baduzu bideoa SMPlayer-en leihora ber-erantsiko da.

Oharra ezaugarri honek mahaigaina 'hedatua' bezala ezartzea behar du.

DPI handiko ikusleihoentzako sostengua

DPI handiko (puntu hazbeteko) ikusleihoetan SMPlayer oso txikia ikusten da. Orain interfazea berezgaitasunez neurriratzen da, hortaz zuzen ikusten da. Badaue ezarpenak Hobespenak -> Interfazea -> DPI Handia atalean non eskuz zehaztu dezakezun neurriratze ezaugarria edo ezaugarri hau ezgaitu.

DPI handiko sostengugabe

DPI handiko sostenguarekin

Lastertekla orokorrak

Orain multimedia teklak erabili daitezke (irakurri/pausatu, gelditu, bolumena +/-, etab.) lastertekla orokor bezala. Honek esanahi du tekla hauek SMPlayer barrenean dagoela ere lan egingo dutela. Aukera hau hemen gaitu dezakezu, Hobespenak -> Teklatua eta sagua.

Ezarpenak onlineko jarioentzat ere gogoratzen dira

Honek esanahi du, adibidez, SMPlayer-ek irakurketa berrekin dezakeela edo lastermarkak ezarri YouTube bideoetan edo beste onlineko jarioetan (hauek bilagarriak diren neurrian).


17.4.2 bertsioa
  • New option (menu View -> OSD) to display the times with milliseconds.
  • New fix for the thumbnail generator that works also with older versions of mpv.
  • Bugfix: the position of the video is remembered when it's opened by drag & drop.
  • The Windows installer won't install mpv on Windows XP since mpv is not longer compatible with Windows XP.
  • New option to use the mplayer ffhevcvdpau decoder (Linux only).
  • Avoid some crashes from mpv.
17.4 bertsioa
  • Txikirudi sortzailea zuzendu da.
17.3 bertsioa
  • Sostengu esperimentala azpidatzientzat Chromecast-en.
  • [Argibide gehiago]
  • Akats zuzenketak.
17.2 bertsioa
  • Zuzenketa Youtube-rako.
  • Irakur-zerrendan agiriak diskatik ezabatzeko aukera itzuli da baina berez ezgaituta dago (Hobespenak -> Irakur-zerrenda -> Askotarikoa bidez gaitu dezakezu).
  • Linux-en SMPlayer-ek orain beste web zerbitzari bat erabiltzen du, paketeetan barneratzen dena, agiriak Chromecast-etik zerbitzatzeko. webfs paketea ezartzen baduzu hura kendu dezakezu SMPlayer-ek jadanik ez duelako gehiago erabiltzen.
  • Itzulpen berriak: Norwegian Bokmål.
17.1 bertsioa
  • Sostengu esperimentala bideoak Chromecast-en ikusteko.
  • Sostengua zenbait #EXTVLCOPT aukerentzat m3u/m3u8 irakur-zerrendetan. Hau lagungarria izan daiteke VLC-rako egindako irakur-zerrenden onlineko jarioak irakurtzeko.
  • Aukera berriak irakur-zerrenda hitzinguru menuan: 'kopiatu URL-a gakora', 'ireki iturburu agiritegia' eta 'irakurri Chromecast-en'.
  • Egoera barran bitneurri argibideak erakusteko aukera.
  • Egoera barran irakurketa denbora segundumilaenekin erakusteko aukera.
  • Ikusleiho-osoan hertz beltzak gehitzeko aukera berreskuratu da (Hobespenak -> Orokorra -> Bideoa).
  • Irakur-zerrendako agiriak diskatik ezabatzeko aukera kendu egin da.
16.11 bertsioa
  • Aukera berria 'Erakutsi argibideak IGE' Ikusi -> IGE (Aldatu + I). Uneko multimediari buruzko argibideak erakusten ditu (bereizmena, bitneurria...) IGE-an.
  • [Argibide gehiago]
  • Aukera gehiago Hobespenetan -> Irakur-zerrenda hobeto agintzeko irakur-zerrendaren jokabidea, zeinak erraza egiten duen irakur-zerrenda erabiltzea lastermarkentzat.
  • Akats zuzenketak.
16.9 bertsioa
  • Aukera berria audioa adierazitako audio gailura bidaltzeko. Erabilgarria izan daiteke audioa TB batera bidaltzeko HDMI kable bidez edo harigabeko entzungailuetara bluetooth bidez.
  • [Argibide gehiago]
  • Zenbait hobekuntza irakur-zerrendan. Orain edozein zutabe ezkutatu daiteke (eskuin klikatu aukerak ikusteko). Bilaketa eremua ere ezkutuan dago berez, bilaketa botoi berri batek erakusten/ezkutatzen du. Aldaketa hau irakur-zerrenda leihoa zabalegia izatea saihesteko egin da.
  • Qt 5-rekin dauden akats eta arazoak direla eta, Ubunturako paketeak orain Qt 4-rekin eraikitzen dira berez berriro ere.
  • Akats zuzenketak.