MPlayer aurrealdea Windows, Linux eta Mac OS-rako

SMPlayer MPlayer sari-irabazlearentzako erabiltzaile interfaze grafika (EIG) bat da, zeina audio eta bideo heuskarri ezagun gehienak irakurtzeko gai da. Ikusi sostengaturiko heuskarri guztien zerrenda bat
SMPlayer plataforma-anitzekoa da eta Windows eta Linux-en egiten du lan. Qt toolkita erabiliz garatuta.

MPlayer multimedia irakurgailu indartsu bat da baina komando-lerro bidezko aplikazio bat da eta jende askori erabilpena gogorra egiten zaio. SMPlayer-ek erraza egiten du MPlayer-en eginkizun arrunt eta erabilgarrienetarako sarbidea, audioa edo azpidatzi bidea hautatzea, bideo iragazkiak gaitzea, audio atzerapena, irakurketa abiadura zehaztea eta askoz gehiago bezalakoak, interfaze eder eta ikusizko bat erabiliz. Hobespen elkarrizketa oso bat ere eskuragarri dago aukera anitzekin egintza-zehazte fintasunerako, azpidatzien margo eta hizki aldaketarako, lastertekla ezarpenerako...

Baina SMPlayer-ek beste ezaugarri interesgarri batzuk ere gehitzen ditu, adibidez: Youtube bideoak irakurtzea, azpidatziak bilatu eta jeistea, bideo aurreikuspen irudiak sortzea...

SMPlayer-en ezaugarri interesgarrienetako bat: Irakurtzen dituzun agiri guztien ezarpenak gogoratzen ditu. Horrela bideo bat ikusten hasten zara baina utzi beharra duzu... ez kezkatu, bideo hori berriro irekitzen duzunean utzitako puntu berean berrekingo du, eta ezarpen berdinekin: audioa, bidea, azpidatziak, bolumena...

Beste ezaugarri interesgarri batzuk: