MPlayer interfazea Windows eta Linux-rako


SMPlayer MPlayer sari-irabazlearentzako erabiltzaile interfaze grafika (EIG) bat da, zeina audio eta bideo heuskarri ezagun gehienak irakurtzeko gai da. Ikusi sostengaturiko heuskarri guztien zerrenda bat
SMPlayer plataforma-anitzekoa da eta Windows eta Linux-en egiten du lan. Qt toolkita erabiliz garatuta.

MPlayer multimedia irakurgailu indartsu bat da baina komando-lerro bidezko aplikazio bat da eta jende askori erabilpena gogorra egiten zaio. SMPlayer-ek erraza egiten du MPlayer-en eginkizun arrunt eta erabilgarrienetarako sarbidea, audioa edo azpidatzi bidea hautatzea, bideo iragazkiak gaitzea, audio atzerapena, irakurketa abiadura zehaztea eta askoz gehiago bezalakoak, interfaze eder eta ikusizko bat erabiliz. Hobespen elkarrizketa oso bat ere eskuragarri dago aukera anitzekin egintza-zehazte fintasunerako, azpidatzien margo eta hizki aldaketarako, lastertekla ezarpenerako...

Baina SMPlayer-ek beste ezaugarri interesgarri batzuk ere gehitzen ditu, adibidez: Youtube bideoak irakurtzea, azpidatziak bilatu eta jeistea, bideo aurreikuspen irudiak sortzea...

SMPlayer-en ezaugarri interesgarrienetako bat: Irakurtzen dituzun agiri guztien ezarpenak gogoratzen ditu. Horrela bideo bat ikusten hasten zara baina utzi beharra duzu... ez kezkatu, bideo hori berriro irekitzen duzunean utzitako puntu berean berrekingo du, eta ezarpen berdinekin: audioa, bidea, azpidatziak, bolumena...

Beste ezaugarri interesgarri batzuk:

  • Youtube Sostengua.
  • Hobespen elkarrizketa osoa, non lasterteklak, azpidatzien margoak eta hizkiak eta askoz gehiago aldatu ditzakezu.
  • Azal eta ikur azalgaientzako sostengua.
  • Azpidatziak opensubtitles.org-en bilatzeko eta jeisteko aukera.
  • Iragazkiak. Bideo eta audio iragazki ugari daude eskuragarri: ez-elkarlotuta, postprozesapena, zaratakentzea... eta baita karaoke iragazkia (ahotsa kentzea).
  • Bilaketa sagu-gurpilarekin. Zure sagu-gurpila erabili dezakezu bideoan aurrera edo atzera joateko. Saguaren botoiak ere norbere erara jarri daitezke.
  • Bideo ekualizagailua, ahalbidetzen dizu zehaztea bideo irudiaren dizdira, zuribeltztasuna, nabardura, margoasetasuna eta gama.
  • Irakurketa abiadura anitz. Irakurri dezakezu 2X, 4X... eta baita mugimendu astiroan.
  • Audio eta azpidatzi atzerapen zehazpena. Audioa eta azpidatziak aldiberetzea ahalbidetzen dizu.
  • Aukera aurreratuak, desnahastzailea edo bideo eta audio kodekak hautatzea bezala.
  • Zeure hizkuntzan: gaur egun SMPlayer 30 hizkuntza baino gehiagora itzulita dago, adibidez, Espainiera, Alemaniera, Frantziera, Italiera, Errusiera, Txinera, Japoniera...
  • Askea eta Iturburu Irekikoa. SMPlayer GPL baimenpean dago.
  • Bateragarria Windows XP/2003/Vista/Server 2008/7/8-rekin.

Sostengu hobekuntza MPlayer2 berrirako

SMPlayer-ek MPlayer2 ere sostengatzen du. MPlayer2 MPlayer-en adar bat da zeinak ezaugarri berriak barneratzen ditu Matroskaren atal ordenatuentzako sostengua edo bilaketa zehatzak bezalakoak, eta zenbait akats zuzenketa ere baditu. Ikusi ezberdintasun zerrenda xehetua.

Eguneratu Dirudienez MPlayer2 ez da gehiago garatzen ari eta mpv-k ordeztua izan da. Zorionez orain SMPlayer-ek mpv ere sostengatzen du.

MPlayer binarioak eskuragarri Windows-rako

Windows-rako SMPlayer paketeak jadanik badakar MPlayer-en azken bertsioetako bat. Baina MPlayer edo MPlayer2-ren eraiketa berrienaren bila bazabiltza, mesedez bota begirada bat redxii-ek mantentzen dituen egitasmo hauei:


17.11.2 bertsioa
  • A crash that may happen on KDE when the global menus are activated has been fixed.
  • Fix: SMPlayer won't cancel logout in KDE.
  • The seek function in the MPRIS2 code has been fixed.
17.11 bertsioa
  • Zuzenduta software bidezko bideo ekualizagailua.
  • Txikirudi sortzailea orain zehatzagoa da bideo laburrekin.
  • Hobetuta audio ekualizagailuaren audio ontasuna.
  • Zuzenduta "gehitu hertz beltzak ikusleiho-osoan" aukera.
  • Zuzenduta "AC3/DTS igaropena S/PDIF bidez" aukera.
17.10.2 bertsioa
  • Aukera berria Hobespenak -> Sarea-n DailyMotion, Vimeo eta antzeko (youtube-dl bidez kudeatutako guztiak) jario guneetako ontasun hobetsia hautatzeko.
  • Audio ekualizagailua orain ezgaituta dago berez Linux-en soinurik eza arazoa ekiditeko mpv bertsio zaharrak dituzten erabiltzaileentzat.
  • Gutunkutxatila iragazkiaren ('gehitu hertz beltzak' aukera) zenbait arazo zuzentzen ditu.
  • HDPI sostengua orain gaituta dago Windows-rako pakete eramangarrian ere.
  • Zuzenketa: orain denbora zuzen erakusten da txikirudi sortzailearen argazkietan SMPlayer Qt5-rekin eraikia dagoenean.
17.10 bertsioa
  • Zaharkituriko bideo eta audio iragazkiak berriekin ordeztu dira.
  • Karaoke iragazkia eskuragarri dago berriro.

Garrantzitsua Linux erabiltzaileek badaiteke mpv eguneratu behar izatea. Argibide gehiago.

17.9 bertsioa
  • Orain azpidatziak agirizena erabiliz bilatu daitezke, hasha erabili ordez.
  • [Argibide gehiago]
  • IGE zuzenketa SMPlayer mpv 0.26-rekin erabiltzerakoan.
17.8 bertsioa17.7 bertsioa
  • Gehituta zenbait itxurapen aukera Chromecast-erako srt azpidatziak vtt-ra bihurtzeko (Hobespenak -> Sarea -> Chromescast), azpidatzien ikusleihoko kokapena bezala.
  • Zuzenduta irakur-zerrendan gerta daitekeen matxura bat hautaturiko gaiak ezabatzen saiatzerakoan.
17.6 bertsioa
  • srt heuskarriko azpidatziak vtt heuskarrira berezgaitasuneez bihurtzeko aukera Chromecast-en irakurtzerakoan.
17.5 bertsioa
  • Zuzenketa Youtube-rako.
17.4.2 bertsioa
  • Aukera berria (menua Ikusi -> IGE) denborak milisegunduekin erakusteko.
  • Zuzenketa berria txikirudi sortzailearentzat, mpv bertsio zaharragoekin ere lan egiten du.
  • Akats-zuzenketa: bideoaren kokapena gogoratu egiten da arrastatu eta askatu bidez irekitzen denean.
  • Windows ezartzaileak ez du mpv ezartzen Windows XP-an mpv ez delako bateragarria Windows XP-rekin.
  • Aukera berria mplayer ffhevcvdpau dekodeatzailea erabiltzeko (Linux-en bakarrik).
  • mpv matxura batzuk saihesten ditu.
17.4 bertsioa
  • Txikirudi sortzailea zuzendu da.
17.3 bertsioa
  • Sostengu esperimentala azpidatzientzat Chromecast-en.
  • [Argibide gehiago]
  • Akats zuzenketak.