Ezaugarri berri interesgarri ugari gehitu dira azkenaldian SMPlayer-era. Orrialde honek guztien gainbegirada azkar bat emango dizu.
17.1 bertsioak Chromecast-entzako sostengu esperimentala dakar. Orain bideoak bidali ditzakezu SMPlayer-etik zure Chromecast gailura, bai zure ordenagailuko tokiko agiriak eta baita TB kanalak bezalako onlineko jarioak edo bideoak YouTube, Dailymotion, Vimeo, Vevo eta beste asko bezalako guneetatik. Argibide gehiago.
SMPlayer-ek orain 'tablet modua' barneratzen du, eskuragarri Aukerak menuan. Aukera gaitzen denean zerbait aldatzen da interfazean hortaz erraza da SMPlayer agintzea ikusleihoa ikutuz.
Orain bideoa ordenagailura elkartutako bigarren ikusleiho batera bidali daiteke, aplikazioa ordenagailuaren ikusleihotik agintzen den bitartean.
Aukera berri bat dago Bideoa menuan: bidali ikusleihora. Honek azpimenu bat erakusten du elkartutako ikusleiho guztiekin.
Ikusleihoetako bat 'lehen ikuslehioa' bezala etiketatzen da, zeina ordenagailuaren ikusleihoa da. Bideoa beste ikusleiho batera bidaltzen baduzu bideoa ikusleiho horretan ikusleiho-osoko moduan erakutsiko da. SMPlayer interfazea ordenagailuaren ikusleihoan jarraituko du, nondik bideoa agindu dezakezun (bilatu, bolumena aldatu, azpidatziak, irakur-zerrenda, ireki beste bideo bat, etab.) bideoa bigarren ikusleihoan erakusten den bitartean. Bideoa lehen ikusleihora bidaltzen baduzu bideoa SMPlayer-en leihora ber-erantsiko da.
DPI handiko (puntu hazbeteko) ikusleihoetan SMPlayer oso txikia ikusten da. Orain interfazea berezgaitasunez neurriratzen da, hortaz zuzen ikusten da. Badaue ezarpenak Hobespenak -> Interfazea -> DPI Handia atalean non eskuz zehaztu dezakezun neurriratze ezaugarria edo ezaugarri hau ezgaitu.
Orain multimedia teklak erabili daitezke (irakurri/pausatu, gelditu, bolumena +/-, etab.) lastertekla orokor bezala. Honek esanahi du tekla hauek SMPlayer barrenean dagoela ere lan egingo dutela. Aukera hau hemen gaitu dezakezu, Hobespenak -> Teklatua eta sagua.
Honek esanahi du, adibidez, SMPlayer-ek irakurketa berrekin dezakeela edo lastermarkak ezarri YouTube bideoetan edo beste onlineko jarioetan (hauek bilagarriak diren neurrian).