SMPlayer kodekak barne-bilduta dituen Windows eta Linux-rako multimedia irakurgailu askea da, bideo eta audio heuskarri ia guztiak irakurri ditzake. Ez du kanpoko kodekik behar. Besterik gabe ezarri SMPlayer eta heuskarri guztiak irakurtzeko gai izango zara kodek paketeak bilatu eta ezarri beharraren eragozpenik gabe.
SMPlayer-en ezaugarri interesgarrienetako bat: irakurtzen dituzun agiri guztien ezarpenak gogoratzen ditu. Horrela filma bat ikusten hasten zara baina utzi beharra duzu... ez kezkatu, filma berriro irekitzen duzunean utzitako puntu berean berrekingo du, eta ezarpen berdinekin: audioa, bidea, azpidatziak, bolumena...
SMPlayer-ek heuskarri eta kodek ezagun gehienak sostengatzen ditu: avi, mp4, mkv, mpeg, mov, divx, h.264... guztiak irakurri ditzakezu, barne-bildutako kodekei esker. Ez duzu hirugarrenen kodek-rik bilatu eta ezarri beharrik. Ikusi sostengaturiko heuskarri guztien zerrenda bat
SMPlayer-ek YouTube bideoak irakurri ditzake eta gainera eskuragarri dago ere plugin bat Youtube bideoak bilatzeko.
SMPlayer-ek azal eta ikur azalgai ugari dakartza, hortaz erraz aldatu dezakezu irakurgailuaren irudia.
SMPlayer-ek azpidatziak bilatu eta jeitsi ditzake opensubtitles.org-tik.
SMPlayer-ek ezaugarri aurreratu ugari barneratzen ditu, bideo eta audio iragazkiak, irakurketa abiadura aldaketa, audio eta azpidatzi atzerapen zehaztea, bideo ekualizagailua... eta beste asko bezalakoak. 2 gailu 1-ean ikutuzko ikusleihoekin ere sostengatuta daude.
SMPlayer 30 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri, barne Espainiera, Alemaniera, Frantziera, Italiera, Errusiera, Txinera, Japoniera...
SMPlayer eskuragarri dago Windows, Linux eta Mac OS-rako. SMPlayer bateragarria da Windows XP/Vista/7/8/10-ekin.
SMPlayer askea eta iturburu irekikoa da. SMPlayer GPL Baimenpean dago.
SMPlayer-ek MPlayer sari-irabazlea erabiltzen du irakurketa gailu bezala,
zeina munduko irakurgailu hoberenetako bat da. Jakin gehiago
Orain SMPlayer-ek mpv ere sostengatzen du. Jakin gehiago