Sostengua Chromecast, ikutuzko ikusleihoentzat eta gehiago!!!

Ezaugarri berri interesgarri ugari gehitu dira azkenaldian SMPlayer-era. Orrialde honek guztien gainbegirada azkar bat emango dizu.


Sostengua Chromecast-entzat

17.1 bertsioak Chromecast-entzako sostengu esperimentala dakar. Orain bideoak bidali ditzakezu SMPlayer-etik zure Chromecast gailura, bai zure ordenagailuko tokiko agiriak eta baita TB kanalak bezalako onlineko jarioak edo bideoak YouTube, Dailymotion, Vimeo, Vevo eta beste asko bezalako guneetatik. Argibide gehiago.

Sostengua 2 -> 1-en ordenagailu ikutuzko ikusleihoekin

SMPlayer-ek orain 'tablet modua' barneratzen du, eskuragarri Aukerak menuan. Aukera gaitzen denean zerbait aldatzen da interfazean hortaz erraza da SMPlayer agintzea ikusleihoa ikutuz.

Erabiltzaileak tablet modua aldatzen duenean Windows 10-eko ekintza gunean, SMPlayer-ek atzeman eta galdetu egingo du SMPlayer-en tablet modura ere aldatu behar den.

Bidali bideoa kanpoko ikusleiho batera

Orain bideoa ordenagailura elkartutako bigarren ikusleiho batera bidali daiteke, aplikazioa ordenagailuaren ikusleihotik agintzen den bitartean.

Aukera berri bat dago Bideoa menuan: bidali ikusleihora. Honek azpimenu bat erakusten du elkartutako ikusleiho guztiekin.

Ikusleihoetako bat 'lehen ikuslehioa' bezala etiketatzen da, zeina ordenagailuaren ikusleihoa da. Bideoa beste ikusleiho batera bidaltzen baduzu bideoa ikusleiho horretan ikusleiho-osoko moduan erakutsiko da. SMPlayer interfazea ordenagailuaren ikusleihoan jarraituko du, nondik bideoa agindu dezakezun (bilatu, bolumena aldatu, azpidatziak, irakur-zerrenda, ireki beste bideo bat, etab.) bideoa bigarren ikusleihoan erakusten den bitartean. Bideoa lehen ikusleihora bidaltzen baduzu bideoa SMPlayer-en leihora ber-erantsiko da.

Oharra ezaugarri honek mahaigaina 'hedatua' bezala ezartzea behar du.
Aholkua: Bideoa HARIGABE bidali daiteke kanpoko ikusleiho batera Windows 8 eta 10-ean ikusleihoak Miracast sostengatzen badu. If the screen doesn't support Miracast there are available small, and cheap Miracast adapters that can be plugged into a HDMI port.

DPI handiko ikusleihoentzako sostengua

DPI handiko (puntu hazbeteko) ikusleihoetan SMPlayer oso txikia ikusten da. Orain interfazea berezgaitasunez neurriratzen da, hortaz zuzen ikusten da. Badaue ezarpenak Hobespenak -> Interfazea -> DPI Handia atalean non eskuz zehaztu dezakezun neurriratze ezaugarria edo ezaugarri hau ezgaitu.

DPI handiko sostengugabe

DPI handiko sostenguarekin

Lastertekla orokorrak

Orain multimedia teklak erabili daitezke (irakurri/pausatu, gelditu, bolumena +/-, etab.) lastertekla orokor bezala. Honek esanahi du tekla hauek SMPlayer barrenean dagoela ere lan egingo dutela. Aukera hau hemen gaitu dezakezu, Hobespenak -> Teklatua eta sagua.

Ezarpenak onlineko jarioentzat ere gogoratzen dira

Honek esanahi du, adibidez, SMPlayer-ek irakurketa berrekin dezakeela edo lastermarkak ezarri YouTube bideoetan edo beste onlineko jarioetan (hauek bilagarriak diren neurrian).